Neguko gida 2012

2011-12-20

Atera da Neguko Gida 2012. Bertan, adin desberdinei zuzendutako liburu, pelikula eta musika gomendio batzuk egiten ditugu. Gida Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñatiko liburutegiekin lankidetzan egin dugu. Aurten ez ditugu banatuko eskoletan, inprimatzeko dirurik ez daukagulako, horregatik ipini dugu gida bat pantailan ikusteko eta bestea inprimatzeko (lehendabizi bakoitziak inprimatu eta gero, beste aldetik, bikoitiak).

[irakurri +]

Maskaraz antzezten den eta berba gabeko antzerki proposamen bitxia

2011-12-20

Urtarrilaren 26 eta 29an Apropoxen eskutik "Eunon" antzezlana izango da Arkupen. "Eunon" antzezlana ohe baten inguruan egindako entsaio askoren osteko antzerki-esperimentua da. Bertan, aktore batek eta tekniko batek, 80. hamarkadako ama-seme batzuen arteko harremana aurkezten dute 60 minututan. Semea gazte emantzipatua den arren, ama hurbilegi bizi du, aldameneko atean. Hurbiltasun horrek, egunerokoan, sentimendu eta egoera desberdinak sortaraziko ditu, batzuk oso barregarriak, beste batzuk, ez horrenbeste. Antzerki proposamen bitxi hau maskaraz antzezten da eta berba barik. Nagusientzako da.

[irakurri +]

'Hator, hator… Olentzaro dator!!!' izeneko ikuskizuna

2011-12-19

Ane Monna, Oskola eta Karramarroik Olentzeroren gaineko ipuina kontatuko digute. Abenduaren 23an, egubakoitza, izango da ikuskizuna. 17:00etan, Zaraia aretoan. 3 urtetik aurrerakoei gomendatua dago eta 3 euro ordaindu beharko da sarrera.

[irakurri +]

programazioa   pdf-a  jeitsi

Argazki galeria

Pintura erakusketa


Aretxabaletako udalaAtxagaztei-gipuzkoaelsnmerkatareSMS lehiaketa