Albisteak

5tik 1.a
1 | 2 | 3 | 4 | 5 hurrengoa >>

Aretxabaleta abesbatzak 30 urteko ibilbidea

2010-07-29

Aretxabaleta abesbatzak 30 urte bete ditu eta bere historia bizia jasotzeko ikus-entzunezkoa egin du. Dokumentalaren aurkezpen ekitaldia izango da, irailaren 17an, arratsaldeko 19:00etan Arkupen.

Arteman komunikazio enpresak landutako ikus-entzunezkoan, abesbatzaren argazkiak, protagonisten testigantzak, Aretxabaletako parrokian egindako kontzertu gogoangarriak eta Aretxabaleta udalerriko txokoak biltzen dira.

[irakurri +]

Irailean pailazoak eta magoak izango ditugu

2010-07-29

Irailean txikienek pailazo eta magoekin disfrutatzeko aukera izango dute. Arkupen izango dira Kidam Magoa eta Poxpolo eta konpainia, irailaren 12an eta 19an.

Beraz, jakin badakizue, agendan apuntatu eta disfrutatzera!

[irakurri +]

Osakidetzako hitzaldi ezberdinak irailean Arkupen

2010-07-29

Osakidetzako hainbat mediku eta profesionalek hitzaldi sorta eskainiko digute irailean Arkupen. Daniel Jimenez pediatria arloko medikuak obesitatearen inguruan jardungo du; Jose Luis Angulo, hospitaleko zuzendari gerenteak Hospital berriaren aurkezpena egingo du eta azkenik, Julio Sandoval medikuak, etxez-etxeko ospitalizazioaren inguruko gaia azalduko digu.

Hitzaldiak izango dira irailaren 9, 16 eta 23an. Beraz, osasunaren inguruko gai hauek sakonago ezagutzeko aukera paregabea zuen esku.

[irakurri +]

Haurrentzako ikuskizunak

2010-06-24

Uztailean zehar haurren gozamenerako ikuskizunak izango dira Arkupen. Uztailaren 6an Hipo eta Tomax pailazoek "Beldurraren etxea" izeneko obra eskainiko digute eta uztailaren 15ean Zirkun taldeak "Tina" txotxongilo eta antzerki ikustaldia eskainiko digu.

Beraz. aspertzeko denborarik  ez... eta humorea, malabarismoak, monozikloak, ilusioa, emozioa, dibertsioa eta abentura ezberdinak bizitzeko aukera izango duzue. Zatozte Arkupera!

[irakurri +]

"Millennium 3" uztailean ikusgai

2010-06-23

Millenium triologiako azken filma uztailaren bukaeran ikusgai egongo da Arkupen. Stieg Larsson-ek idatzitako liburuan oinarrituta, sekulako arrakasta izan du filmak mundu mailan. Suspensea gustatuz gero... uztailaren 21ean, 23an eta 26an Arkupen duzu zita!

[irakurri +]

Antzerki familiarra Aretxabaletako plazan

2010-06-23

Uztailaren 22an Aretxabaletako herriko plazan antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu. Familia guztiari zuzendutako "Superplast" ikuskizunak ordubeteko iraupena izango du.

Hortzmuga Teatroak  super-heroiei buruzko istorio bat aurkezten digu. Gure auzo eta hirietan bizi diren super-heroi anonimo guztiei egindako omenaldia, eguneroko ekintzekin bizitza hobea eskaintzen diguten pertsonei egindako omenaldia.

Mutikoentzat, neskatoentzat, aitentzat, amentzat, aitonentzat, amonentzat, lehenengo pisuko bizilagunarentzat, txakurra paseatzen duenarentzat, zaborra ordu egokian jaisten duenarentzat... azken batean, mundu guztiarentzat pentsatutako ikuskizuna da SUPERPLAST.

[irakurri +]

“Las chicas serias no gustan”

2010-05-20

Ordu bete eta hamar minutuko ikuskizun hau TORPEDOLEVELen ibileraren hasiera izan zen, ondoko eslogana bereganatuz “antzokirik ez dagoenean, onak dira tabernak”. Antzerkia ekainaren 11n izango da Zaraia aretoan, 22:00etan.

Nesken  gustuei eta mutilen elkarrizketa errepikatuei buruz ari den elkarrizketa didaktikoa da berori. Umoreari buruzko hausnarketa serioak dituen elkarrizketa konplizea. Serioak gara baina jatorrak, aldarrikatzen dute. Serioa ondo ulertuz, txorakeriarik gabe.

[irakurri +]

Ekainaren 6an Dejabu panpin laborategiaren eskutik antzerkia haurrentzat

2010-05-20
"Azken portua" izeneko lana, txotxongilo eta zuzenekeo musikaz sorturiko antzerkia da.
Didi eta Gogo dira Azken Portuko biztanle bakarrak, eta denbora luzea da  barkurik ikusi ez dutela itsaso zabaletik portura iristen. Gogo zaharrak ez du jada egun hura gogoratzen. Dena den, Didi gaztearen jakin-minak Gogoren oroimenetan murgilaraziko gaitu, Euskal Herriko arrantzaleen garaiak, Enbata barkuaren azken bidaia eta Krixpin gaztearen abentura zoragarriak biziko ditugu.

[irakurri +]

Julen Cobos Errasti "Zakone", Bartzelonara bizitzera joan zen abeslari sortzaile eta marinela

2010-05-20
Julen Cobos Errasti "Zakone",  Bartzelonara bizitzera joan zen Aretxabaletako abesti sortzaile eta marinela. Ekainaren 18an izango dugu Zaraia aretoan, 22:00etan. Bat Gehio, Kataluniako eta euskal diasporako musikariak biltzen zituen taldeko abeslaria eta konposatzailea izan zen. “Rara avis” bat euskal musikan, Mediterraneoan bizi den Antxoita del Cantabrico, bizitzaren erretratu gazi gozoak irudimen zorrotzez margotzen dituen kantautore “galaktikoa”. Euskara, gaztelania eta katalana erabiliz, mediterraneoko eta flamenkoaren doinuak nahasten dituen abesti  sortzailea.

[irakurri +]

Haurrentzako ikuskizun barregarria

2010-04-26

"ALI, HAREN AMONA  ETA ALFONBRA  HEGALARIA" da Mila Gau eta Bat Gehiago laneko ipuinetan oinarritu den ikuskizun komiko honen izenburua. Haur guztiek izango dute ikusteko aukera maiatzaren 30ean. Zatozte Arkupera eta murgildu mundu magiko honetan!



[irakurri +]

RSS euskaraz:


Aretxabaletako udalaAtxagaztei-gipuzkoaelsn