Albisteak
'Hator, hator… Olentzaro dator!!!' izeneko ikuskizuna
2011-12-19Ane Monna, Oskola eta Karramarroik Olentzeroren gaineko ipuina kontatuko digute. Abenduaren 23an, egubakoitza, izango da ikuskizuna. 17:00etan, Zaraia aretoan. 3 urtetik aurrerakoei gomendatua dago eta 3 euro ordaindu beharko da sarrera.
Sinopsia
Gabonak iristen direnean Olentzerok opariak ekartzen dizkigu, baina eskatzen zaion guztia ekartzeko gai al da? Istorio honetan ikusiko dugu Olentzeroren trebetasuna gure etxeetara zoriontasuna eta alaitasuna eramateko.





