Albisteak
Maskaraz antzezten den eta berba gabeko antzerki proposamen bitxia
2011-12-20Urtarrilaren 26 eta 29an Apropoxen eskutik "Eunon" antzezlana izango da Arkupen. "Eunon" antzezlana ohe baten inguruan egindako entsaio askoren osteko antzerki-esperimentua da. Bertan, aktore batek eta tekniko batek, 80. hamarkadako ama-seme batzuen arteko harremana aurkezten dute 60 minututan. Semea gazte emantzipatua den arren, ama hurbilegi bizi du, aldameneko atean. Hurbiltasun horrek, egunerokoan, sentimendu eta egoera desberdinak sortaraziko ditu, batzuk oso barregarriak, beste batzuk, ez horrenbeste. Antzerki proposamen bitxi hau maskaraz antzezten da eta berba barik. Nagusientzako da.





