Albisteak

Lasarteko auto-zirkuitua ezagutzeko parada

2010-04-26
1923. urtean, garai hartan Donostiako alkate zen Felipe María de Azconak Donostiako hirian erakustazoka bat egitea onetsi zuen. Donostiak udako oporleku gisa zuen garrantziaz jabetuta, eta hiriaren alderdi horri bultzada emateko asmoz, auto-lasterketa bat antolatzera animatu zen, eta horrela sortu zen Lasarte-Andoain-Hernaniko zirkuitua, Europako zirkuiturik garrantzitsuena izatera iritsiko zena.

20ko eta 30eko hamarkadetan zirkuitu hori jardun betean aritu zen 11 urtetan. Bertan izan ziren munduko auto-gidaririk eta auto-markarik onenak  lehiaketetan parte hartzen. 1933. urtean, zirkuitu horretan lasterketa egin zen azkeneko urtean, Europa kontinente osoko 150.000 ikusle baino gehiago hurbildu ziren bertara.

Aretxabaletako udalaAtxagaztei-gipuzkoaelsnmerkatareSMS lehiaketa