Albisteak

Haurrentzako ikuskizuna "Bi azeri estu eta larri"

2009-11-04

3-9 urte bitarteko haurrentzat

Liburutegian

50 minutu inguruko iraupena

 

Patata Tropikalaren eskutik:

Jaizkibelgo “Ongi Etorri” baserritik, Amona Joxepa etorri da ipuina kontatzera:

Lainorik gabeko gau hotza zen. Ordu batzuk lehenago, sargori eguna bukatzean, eguzkia hodei ertzetik ezkutatu zenean, bat bateko euri zaparradak airea freskatu zuen. Basoaren erdian aurrera zihoazen Gorrixka eta Buztantxo bidaiari nekaezinak… Bi azeriak larrialdian egongo dira eguna argitzean, ehiztari batek jarritako tranpa batengatik. Nola konponduko dira tranpatik irteteko?

Istorio liluragarria amona Joxepak ekartzen diguna; Azeriak, txorimaloa, oilarra, behia, igela, eta beste zenbait animaliaz osatuta. Txotxongilo, antzerki eta ipuin kontalariaz baliatuz, 3 eta 9 urteko haurrei zuzendutako ikuskizuna da hau.


Aretxabaletako udalaAtxagaztei-gipuzkoaelsnmerkatareSMS lehiaketa