Albisteak

Makina eolikoei buruzko erakusketa azaroaren 3tik 30era

2016-10-24
Erakusketa honetan 26 eraikuntza-proposamenak jasotzen dira. Elementu hauek jolasteko eta esperimentatzeko aukera ematen dute, baina baita energia eolikoarekin loturiko oinarrizko kontzeptu batzuk ikasteko ere. Haur Hezkuntzatik Unibertsitatera bitartean, zenbait prestakuntza-ekintzatan garaturiko materialak dira.

Ibilbide baten antzera aurkezten da erakusketa: lehenengo paperezko eta kartoi mehezko haizagailuekin jolasteko gonbita egiten da eta gero kometak egin eta heganarazten ditugu; ondoren, jostailuak eraikitzen ditugu eta efektu bitxiak egiten energia eolikoarekin; horren ostean, haizea ezagutzen, baloratzen eta neurtzen ikasten dugu eta, azkenik, makina eoliko batzuk egiten ditugu, haizearen indarra energia mekaniko (aeromotorrak) eta elektrizitate (haize sorgailuak) bihurtzeko.

Aretxabaletako udalaAtxagazteelsnGurasoentzako Baliabide Gidamerkatare