Albisteak
G Force, haurrentzako zinea, martxoaren 19an
2010-03-04Animaliak entrenatu eta espioi bihurtzeko gobernuaren ezkutuko programa batez dihardu komedia honek. Punta-puntako teknologiaz hornituriko akuri horiek Lurraren patua euren hanketan dagoela jakingo dute. Hauek dira G-Force taldeko kideak: Darwin, taldeko liderra eta arrakasta lortzeko edozer egiteko prest dagoena; Blaster, armetan aditua eta muturrekoa den ororekiko pasioa duena; Juarez, arte martzialetan aditua; Mooch ezagutezina ezagutzen aditua; eta Speckles, informazioan eta informatikan aditua.





