Albisteak
Hipo eta Tomax, haurrentzako ikuskizuna
2009-07-07SINOPSIA:
Hipotolomeok, frontoia prestatzen ari dela, Tomax-ekin egingo du topo.. Frontoia kirolariek behar dituzten tresnaz beterik dagoela aprobetxatuz, apustuak egiten hasiko dira: harriak jaso, soka-tira, txingak, lokotxak, aizkoraz enborra moztu, zaku-lasterketa, segalariak... Kirolariak momentu batetik bestera iritsiko dira frontoira, eta noski, beharrezkoak dituzten tresna guztiak prest eduki beharko lituzkete. Nola aurkituko dute guztia bi hauen apustua amaitutakoan?
Barrez lehertzeko ikuskizuna, hainbat abestirekin girotua, magia eta umeen parte hartze zuzena bilatzen duena.





