Albisteak

Martxan da Udal Liburutegiko irakur puntuko marrazkia aukeratzeko lehiaketa

2016-10-26

Liburutegiak urtero ateratzen ditu irakur puntuak, alde batean egutegia eta ordutegia dutela, eta beste aldean, marrazki bat. Aurreko urteetan bezala, marrazki hori lehiaketa bidez aukeratuko da, baina aurtengoan 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo da. Saria, e-book bat.

BALDINTZA TEKNIKOAK
Tamaina: 20 cm-ko altuera eta 5,5 cm-ko zabalera.
Lema bat izan behar du.
Gaia eta teknika: libreak.
Marrazkia argitaragabea izan beharko da.

AURKEZTEKO ERA
Udal Liburutegian jasoko dira azaroaren 28a baino lehen.
   
Anonimotasuna gordetzeko bi sobre entregatu behar dira, eta bietan, kanpoaldean, lema idatzi. Sobre batean marrazkia sartu (tolestu gabe), eta bestean egilearen datuak (izen-abizenak eta telefono zenbaki bat).

Jasotako lanekin erakusketa bat egingo da.


Aretxabaletako udalaAtxagazteelsnGurasoentzako Baliabide Gidamerkatare