Albisteak
Julen Cobos Errasti "Zakone", Bartzelonara bizitzera joan zen abeslari sortzaile eta marinela
2010-05-20Julen Cobos Errasti "Zakone", Bartzelonara bizitzera joan zen Aretxabaletako abesti sortzaile eta marinela. Ekainaren 18an izango dugu Zaraia aretoan, 22:00etan. Bat Gehio, Kataluniako eta euskal diasporako musikariak biltzen zituen taldeko abeslaria eta konposatzailea izan zen. “Rara avis” bat euskal musikan, Mediterraneoan bizi den Antxoita del Cantabrico, bizitzaren erretratu gazi gozoak irudimen zorrotzez margotzen dituen kantautore “galaktikoa”. Euskara, gaztelania eta katalana erabiliz, mediterraneoko eta flamenkoaren doinuak nahasten dituen abesti sortzailea.





