Albisteak
Umorez betetako antzerkia
2009-07-07SINOPSIA:
Emakume gazte bat, gizon gazte bat.
Neska, amatasunaren deia jaso berria, medikuaren kontsultara doa intseminazio artifiziala praktikatu diezaioten. Mutila, semen emailea, hilero bezala bere dosia entregatzera doa.
Ustekabeko kointzidentziak, elkar ezagutu berri duen bikotea etengabeko gaizki ulertzean nahastuko du, egoera barregarri bezain zalapartatsuetara bidaia egiteko.
Elkar ezagutu behar ez zuten eta behar baino gehiago elkar ezagutuko duten pertsonen arteko ezusteko komedia eroa eta bizia. Kanpaiak jotzen duenean hainbeste baitira gerta daitezkeen sorpresak…





