Albisteak

Andramaixetako kartel lehiaketa martxan

2009-06-03
Oinarriak:
1.-Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.
2.-Teknika librea izango da.
3.-Kartelaren neurria 50x70 zentimetrokoa izango da, edota disketean ekarriz gero, DINA 3n aurkez daiteke.
4.-Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du:
ANDRAMAIXAK 2009
ABUZTUAREN 14A, 15A, 16A eta 17A
ARETXABALETA
5.-Irabazleak 300 €ko saria jasoko du.
6.-Egoki ikusten bada, erakusketa antolatuko da aurkeztutako kartel guztiekin.
7.-Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia, aurkeztuko dira.
8.-Kartelak , uztailaren 3a baino lehen bidali beharko dira Kultur etxera edo Udaletxera.
9.-Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonak osatuko dute.
10.-Epaimahaiaren erabakia uztailaren 7an jakinaraziko da.


Aretxabaletako udalaAtxagaztei-gipuzkoaelsnmerkatareSMS lehiaketa