Albisteak
“Las chicas serias no gustan”
2010-05-20Ordu bete eta hamar minutuko ikuskizun hau TORPEDOLEVELen ibileraren hasiera izan zen, ondoko eslogana bereganatuz “antzokirik ez dagoenean, onak dira tabernak”. Antzerkia ekainaren 11n izango da Zaraia aretoan, 22:00etan.
Nesken gustuei eta mutilen elkarrizketa errepikatuei buruz ari den elkarrizketa didaktikoa da berori. Umoreari buruzko hausnarketa serioak dituen elkarrizketa konplizea. Serioak gara baina jatorrak, aldarrikatzen dute. Serioa ondo ulertuz, txorakeriarik gabe.





