Albisteak

Camerata de la Luna abesbatzaren emanaldia

2009-09-04
Camerata de la Luna abesbatza 2003ko urrian sortu zen, autore, garai eta leku ezberdinetako musika polifonikoa lantzeko eta zabaltzeko asmoarekin. Horretarako kantatzea maite zuten gazte talde batek, Camerata de la Luna sortu zuen, beraien eskura zeuden antolakuntza zein baliabide teknikoak erabiliz.

 

Bere sorreratik, taldeak aurrez Villa Mercedesen inoiz ikusi  gabeko artistak aurkeztu izan ditu, hainbat ekintza ezberdin bultzatuz. Horien artean, ahots teknika tailerrak, kamera musika kontzertuak, kantu liriko kontzertuak eta kontzertu sinfonikoak. Ekintza guzti hauek Camereta de la Lunak antolatuak eta finantzatuak izan dira. Honez gain, kontzertu hauetan talde honek maila altuko abestiak

eskaini izan ditu.

 

2007ko abuztutik, Camerata de la Luna, Villa Mercedeseko Euskal Etxeari lotuta dago, eta bere programan Euskal musika gehitu du, honela kantua Euskal kulturaren eta hizkuntzaren zabaltzaile bihurtuz. Ondorioz, eta beraiei esker, San Luiseko probintzian lehen aldiz abestiak Euskaraz kantatuak izan dira.

 

Honez gain, Euskal Herriaren ordezkari izan da hainbat tokitan, bai beraien hirian, eta baita kanpoan ere. Halanola, La Platan ospatutako 2008ko euskal abesbatzen topaketan, Merloko Euskal Etxean 2009ko  Urtarrilean eta Villa Mercedeseko Euskal Etxea ordezkatuz 2009ko Martxoan, Rio IVko Feria de las Colectividadesen.

 

Guzti honez gain, Aretxabaletako Akordeoi Orkestrarekin taula gainean izan da, Camerata de la Luna abesbatzaren herriko Don Miranda Bolichean, Juanjo Orobengoaren zuzendaritzapean.

 


Aretxabaletako udalaAtxagaztei-gipuzkoaelsnmerkatareSMS lehiaketa