Albisteak
8tik 2.a
Goio Arrietaren 'Sustraiak han dituenak' lana ikusteko aukera hiru egunetan
2011-10-28Goio Arrieta eskoriatzarrak bere lan berriena hiru egunetan aurkeztuko du Aretxabaletan. Azaroaren 3, 10 eta 23an izango da, Zaraia aretoan.
Maitasunezko SMS mezu lehiaketa
2011-10-27Aretxabaletako euskara eta gazteria sailak antolatu du gazteei zuzendutako SMS mezu lehiaketa. 12 eta 18 urte bitarteko edozein gaztek har dezake parte. Parte hartzeko maitasunezko SMS mezu bat bidali beharko da: MAITASUNA (tartea) zure maitasun mezua 215800 zenbakira. SMS bakoitzaren kostua: 0,15 euro + BEZa.
'Txalaparta', Juan Mari Beltranen ikuskizuna
2011-09-30Juan Mari Beltran musikari ezagunak ikuskizuna aurkeztuko du urriaren 29an, 22:00etan, Zaraia aretoan. Sarrera: 4 euro.
Haurrentzako ikuskizuna: 'Antartikako lorea'
2011-09-29Erre produkzioak-ek umeentzako ikuskizun hau eskainiko du urriaren 23an, 17:00etan, Zaraia aretoan. 5 urtetik gorakoei eskainitako ikuskizuna izango da. Sarrera: 3 euro.
I. Argazki Rallyko irabazleak
2011-09-28Hauek dira San Migeletan, irailaren 24an, egindako I. Argazki Rallyko irabazleak:
Zinea: 'Andrei Rublev' (1966)
2011-09-26Kanpaiei buruzko jardunaldiaren barruan, Andrei Tarkovski-ren film hau emango da urriaren 22an, 18:00etan, Zaraia aretoan. Sarrera: 2 euro.
Pintura ikasleen lanak ikusgai daude hilaren amaiera arte Arkupen
2011-09-23Irailean irekita izango da pintura ikastaroko ikasleek lanen erakusketa. Erakusketa hilaren 8an ireki zen eta 30era arte zabalik izango da. Bertan askotariko lanak aurkitu daitezke, batzuk originalak baina gehienak autore famatuen kopiak. Pintura ikastaroko taldea ostegunero elkartzen da Arkupe kultur etxeko tailerrean, "gure helburua ikastea izaten da baina beste hamaika ekintza ere egiten ditugu", adierazi digute protagonistek.
Aretxabaletako I. Argazki Rallya
2011-09-19Irailaren 24an Aretxabaletako I. Argazki Rallya egingo da. Izen-ematea Arkupen egin beharko da egunean bertan. Hemen dituzue lehiaketako oinarriak. 370 euro banatuko dira sarietan.
Kanpanolue taldearen ikuskizuna plazan
2011-09-02Irailaren 23an, egubakoitza, '11 salto gehio!' izeneko ikuskizuna eskainiko du Kanpanolue taldeak. Plazan izango da emanaldia, 19:30ean, eta adin guztietarako dago gomendatua.
Hipo eta Tomax pailazoen ikuskizuna
2011-09-01'Dinbi danba!' izeneko ikuskizuna eskainiko dute irailaren 18an, domeka, Zaraia aretoan, 17:00etan. 4 urtetik aurrerako umeei gomendatua dago. Sarrera: 3 euro.






