Albisteak

8tik 3.a
<< aurrekoa 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 hurrengoa >>

Argazki emanaldia 3 dimentsiotan

2011-08-31
Irailaren 6an eta 7an egingo da argazki estereoskopikoen emanaldia. Zaraia aretoan izango dira bi emanaldiak, 19:30ean. Sarrera doan izango da.

[irakurri +]

Trapu zaharraren 'Jira biran' kale-antzerkia

2011-07-04
Uztailaren 14an, eguena, Trapu zaharra antzerki taldearen 'Jira biran' lana ikusteko aukera izango dugu plazan, 19:00etan. Sarrera doan izango da.

[irakurri +]

'Pepa eta Kutxo' klown ikuskizuna

2011-06-27
Uztailaren 7an, eguena, 18:00etan, Pepa eta Kutxo klown ikuskizuna izango dugu Zaraia aretoan.

[irakurri +]

Ikastaro eta tailerrak uztailean

2011-06-27
Uztailean tailer eta ikastaroak izango dituzue Arkupen: biodantza, arte garaikidea, sukaldaritzaren hastapenak, josketa, margoketa eta pintura. Izena emateko edo informazio gehiagorako, Arkupera etorri.

[irakurri +]

Biblioporrak 2011: liburu, disko eta film gomendioak udarako

2011-06-16

Aurreko urteetan moduan, aurten ere Biblioporrak gida kaleratu dute Debagoieneko Udal Liburutegiek. Haur, gazte eta helduendako liburu, disko eta film gomendioak aurkituko dituzue gidan.

 

[irakurri +]

"Anaki": antzerki multimedia dibertigarri eta berritzailea

2011-05-31
Ekainaren 5ean, domeka, Logela Multimediak Anaki izeneko ikuskizuna eskainiko du 17:00etan, Zaraia aretoan. 3 urtetik aurrerako umeendako da egokia. Sarrera: 3 euro.

[irakurri +]

Pianoa eta ahotsa bat eginda, Kantaginjazz ikuskizunean

2011-05-31
Iñaki Salvador (piano) eta Ainara Ortegak (ahotsa) eskainiko dute ikuskizuna ekainaren 12an, domeka, 19:00etan, Zaraia aretoan. Sarrera doan izango da.

[irakurri +]

Debote Enbote antzerki taldearen "Argotu" ikuskizuna

2011-05-30

Ekainaren 1ean, eguaztena, Debote Enbote antzerki taldearen Argotu ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da herriko plazan. 19:00etan izango da ikuskizuna.

[irakurri +]

'Baginaren bakarrizketak' antzezlana

2011-04-30
Txalo konpainiaren eskutik, Baginaren bakarrizketak antzezlana izango duzue Arkupeko Zaraia aretoan maiatzaren 20an, egubakoitza, 22:00etan. Sarrera doan izango da.

[irakurri +]

Ipuin kontaketa, Maite Arreserekin: 'Txoritxo batek esan dit...'

2011-04-20
Maiatzaren 7an, zapatua, goizeko 11:30ean, etxeko txikienek doako ipuin kontaketa ikuskizun batez gozatzeko aukera izango dute bibliotekan.

[irakurri +]

RSS euskaraz:


Aretxabaletako udalaAtxagaztei-gipuzkoaelsnmerkatareSMS lehiaketa