Albisteak
Xarma taldearen kontzertua
2011-04-20'Cien aƱos de soledad' erakusketa
2011-03-28Kirmen Uribe idazle eta poetaren hitzaldia
2011-03-27'Liburu bat, horixe altxorra!', haurrentzako ikuskizuna
2011-03-20Apirilaren 2an Alberto Burgosen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute Aretxabaletako umeek. 11:30ean izango da Arkupeko liburutegian eta 5 urtetik gorakoei zuzenduta dago.
"Memoria de una hija de Oshun" Pelikula-dokumentalaren emanaldia
2011-02-28María Torrellasek zuzendutako dokumentala martxoaren 4an ikusi ahal izango dugu Zaraia aretoan. Lan honen bidez, afrikar esklaboen ondorengoak omendu nahi ditu zuzendariak, gaur egunean aintzat hartuak izatearen alde eta arrazakeriaren aurka lan egiten jarraitzen dutenak, bai Latinoamerikan eta baita mundu osoan ere.
Dantza ekitaldia ere izango da Magdalena Milanoren eskutik. María Frías da “Memoria de una hija de Oshun” dokumentaleko protagonista, Uruguaiko 72 urteko dantzaria, XX. mendean esklabotza jasan eta dantza eta candombeari esker bizitza suspertu ahal izan duena. Fríasek dantza erritualen bitartez Oshun Orishari egiten dio dei, Oshun ur gezatako Orisha da.
5 kontinenteetan zehar emakumea ezagutzeko haurrentzako ikuskizuna
2011-02-28Narrazio guztien helburua da, Emakume eta gizonen arteko harremanak sendotuz mundu hobea lor daitekeela erakustea. Horrekin batera, alboratu egingo dugu mundu guztiaren jabe gizona denaren ustea, bi sexuetako pertsonak beharrezkoak direla aldarrikatuz.
Laitirili antzerki taldearen eskutik "Piskolabis"
2011-02-28Frantziatik herriko plazara datorren zirku zaharra
2011-01-28Otsailaren 26an herriko plazara iritsiko da zirku zaharra, Bapatean zirko taldearen "Trastu Biziak". Frantziatik datorren zirkua da, 5 saltinbanki eta dibertsio asko dakarren zirkua.
Antzerkia, zirkua eta malabarismoa nahasten dituen ikuskizuna. Gurpil alemaniarraK (ibilbideak uzten baldin badu), zilindroaK lore-ontzian eta mazoek hankapaloen saltoekin bat eginez, kolore bizia emango diete kaleei. Kolore anitzeko jantziek eta era guztietako malabareek ikusle guztiak bultzatuko dituzte parte hartzera, inor ez da geldi geratuko.
Musika duen gurdi batekin soinuz beteko dituzte gure kaleak.






