Albisteak

8tik 5.a
<< aurrekoa 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 hurrengoa >>

Txikienentzat, ipuin kontalariak

2010-12-27

Amaia Arriaranek etxeko txikienei zuzendutako ipuinak kontatuko ditu. Liburutegian elkartuko gara datorren urtarrilaren 15ean goizeko 11:30ean. Etorri disfrutatzera! Ateak zabalik ditugu!

[irakurri +]

Kanadari buruzko diaporama Arkupen ikusgai

2010-12-23

Urtarrilaren 25ean Asien Txitxeneren diaporama egongo da ikusgai Arkupen. Planetako toki ederrenetariko batera eginiko bidai honek hainbat mendi ezberdin eskaintzen dizkigu, eta baita, beraietara igotzeko beste horrenbeste era ere. Hitzordua, arratsaldeko 19:00etan. Agendan apuntatu!

Informazio gehiago

[irakurri +]

Abenduan, Gospel doinuak Arkupen

2010-12-15
Abendu bukaeran Gospel musika entzun ahal izango dugu Arkupen The Upper Room taldearen eskutik. Musika zoragarria entzuteko aukera mundiala. Zatoz eta gozatu!
Informazio gehiago

[irakurri +]

"Erreka Mari" Euskal Herriko azken lamia, Arkupen

2010-12-09
Abenduaren 16an, 18:30ean, Arkupeko liburutegian txikienek Erreka Mari lamiarekin gozatzeko aukera izango dute. Txotxongilo taldeak eskainitako ikuskizun hau 4 urtetik aurrerako haurrei zuzendutakoa da.

[irakurri +]

Zine aukera zabala Arkupen

2010-11-30

Arkupek abenduan eskaintzen dizuen zine aukera oso zabala da. Haurrek ikusi ahal izango dituzten filmak honako hauek dira: "Como prros y gatos...", "Fantástico Sr. Fox", "Gru mi villano favorito" eta "Campament Flipy".

Helduek, gainera, zine kluba eta zine komertziala ikusteko aukera dute. Neguko egun hotz hauetan, Arkupera hurbildu eta gure zineaz gozatu! Ongi etorria izango zara!

[irakurri +]

Semion Shmelkov akordeoilaria Arkupen

2010-11-29
Abenduaren 4an Semion Shmelkov akordeoilariaren kontzertua ikusi ahal izango dugu Arkupen. Musikari profesionalez osatutako familia batekoa da Semion. 7 urterekin hasi zen akordeoia ikasten eta
Kontzertuak ere eman izan ditu Estatu Batuetan, Alemanian, Serbian eta Errusian. Zatoz eta gozatu akordeoiaren soinuarekin!

[irakurri +]

Birziklatutako arroparekin egindako erakusketa

2010-11-08
Emaus-ek azaroaren 2tik 20ra erakusgai jarriko du Arkupen EZAGUTU FORMULARIK IRAUNKOR ETA SOLIDARIOENA: + 3R = - CO2 kanpaina. Arroparen kudeaketa nola egiten den ezagutarazteko asmoz sortu da kanpaina. Zatoz eta irudimena landuko duzu!

[irakurri +]

Azaroan, zinea protagonista

2010-10-29

Zine komertziala, zine kluba eta haurrentzako filmak ikusgai egongo dira Arkupen. Zinea, protagonista!

Haurrek Marmaduke, Toy Story, Shrek, Campanilla y el Gran Rescate eta Astro Boy filmekin gozatzeko aukera izango dute eta nagusienek berriz Centurion, Salt, Come-reza-ama, Lope eta Izarren argia filmekin.

[irakurri +]

"El torbellino" toreatzaile eta boxeolariaren erakusketa

2010-10-11

Angel Fernandez "El torbellino-ren gaineko erakusketa antolatu du Aretxabaletako Udal argazki artxiboak. Toreatzaile eta boxeolari sasoiko argazkiekin batera ringa jarri dute erakusketa aretoan, baita toreatzaile jantzia ere. Urrian zehar ikusgai egongo da erakusketa Arkupen.

[irakurri +]

Hash taldearen kontzertua Arkupen

2010-10-04

HASH musika taldeak kontzertua eskainiko du Arkupen urriaren 9an, zapatuan, gaueko 22:00etatik aurrera.

“Have A Sweet Hell” izeneko bigarren albumean betiko rock and rollak ozartasun sutsua eman dio CD-aren hasierari, bertan, Fito Cabralesen ahotsaz eta gitarra jotzen duen trebeziaz gozatzeko aukera eskaintzen digu. Baina ez da diska monokordea. Rhythm & blues sendotua ere entzuten da, hegoaldeko zenbait ukitu finekin, eta baita 70. hamarkadako oiartzunak eta country eta blue eyed soul sentimendura gerturatzen gaituzten soinu bitxi batzuk ere.

Musikarekin gozatzeko parada paregabea!

[irakurri +]

RSS euskaraz:


Aretxabaletako udalaAtxagaztei-gipuzkoaelsnmerkatareSMS lehiaketa