Albisteak

Garazi Abasolo irabazle amodiozko SMS mezu lehiaketan

2011-12-05

Abenduaren 2an, ostirala, banatu ziren Aretxabaletako gaztelekuan amodiozko SMS mezu lehiaketako sariak. Bost izan ziren finalistak eta horietako bat izan zen irabazle. Gazte ugari hurbildu ziren sari-banaketara eta irabazleei sariak ematen udal ordezkariak egon ziren.

Irabazlea

Garazi Abasolo (15 urte): Begiraidazu ta irribarre eging dizut, uki nazazu ta maitk zaitt, emaidaz mxu ta zurea izng naiz, btk


Finalistak eta mezuak

Miren Zubillaga (14 urte): Prntzes, egunarn egzkia ta gauarn ilrgia zra. Zruko izarik dsdiratsuena. Arroka 1bzña, oltu1 izn naiko nuke z mxukatzko. Zail d satn bña MZ!

Idoia Sanchez (17 urte): Hainbestetan idazten dituzun hitz horiek belarrira, goxo ferekatuz, esango bazenit...

Xabier Antxia (16 urte): Maite zaitudala esateko ez da izan behar idazle, ez poeta, zugan pentsatzea aski dut eta

Garazi Abasolo (15 urte): Milaka arrazoi zu maitatzeko, zurekin betiko egon nahi izateko

Sariak

Lau finalistentzat bere mezuekin diseinatutako kamiseta eta CDa, eta irabazlearentzat HTC markako poltsikoko telefonoa, kamiseta eta CDa.

Gainera, bost mezuekin diseinatutako txapak banatu ziren gazteen artean. Guztira 1.000 txapa atera dira eta eskuratu nahi dituenak Gaztelekura jo behar du.

Aretxabaletako Udalak martxan jarritako lehiaketaren helburua izan da gazteen artean euskararen erabilera bultzatzea teknologia berriak aprobetxatuz.

Sari banaketaren ondoren luntxa eta kontzertua egon ziren.

Epaimahaia osatu zuten Aretxabaletako Euskara eta Gazteria saileko teknikariek eta Arteman enpresako kideek.

 


Aretxabaletako udalaAtxagaztei-gipuzkoaelsnmerkatareSMS lehiaketa