Zer da ARKUPE?

arkupe

Sarrera:

Arkupe, Aretxabaletako kultur Etxea da eta bere jarduera batez ere hauei zuzenduta dago:

  • Kultur kontsumitzaileari: eskaintza zabala eta anitza (adin, diziplina, estilo…. guztiak hartzen ditu)
  • Aisia eta prestakuntzara zuzendutako parte hartzeari.
  • Kultura Sortzaileei: kultura sarearen alderdi garrantzitsua da.

Arkupe, dinamika herrikoietatik sustatu eta bultzatzen da eta hauekin lankidetzan aritzen da (ikastetxe, herri elkarte…). Euskal kulturarentzako erreferentea izan nahi du; Europara eta mundura irekia egon. 2008an estreinatutakoa da.

Zerbitzuak:

Eraikinak bost solairu eta teilatua ditu, honela banatuta: sotoa, 1. behe solairua, 2. behe solairua tarteko solairuarekin, lehen solairua, bigarren solairua, hirugarren solairua, teilatupea eta teilatua. 2.355 metro karratu erabilgarri, guztira.

Eraikinak erabilera ugari hartzen ditu batera (nahiz eta solairu desberdinetan). Horrela, irakaskuntza eta kultur ekipamendu publiko bat sortuko da.


Aretxabaletako udalaAtxagazteelsnGurasoentzako Baliabide Gidamerkatare